Bilbao Basket
Jokalarien adierazpena
Ostirala baino lehen ordainduko dietela agindu diete jokalariei
Erredakzioa
Kudeaketarako talde berria jarri da harremanetan jokalariekin, beltzezko gizonek iragarri duten bezala.
-
Bilbao Basketeko jokalariak / EFE.
Bilbao Basketeko kudeatzaile berriek agindutakoa ostirala baino lehen ordainduko dutela bermatu diete jokalariei. Martxoko greba bertan behera uzteko adostu zuten ordainketa jokalariek eta kudeatzaileek. Atzo bukatu zen epea, baina kudeatzaileak jokalariekin jarri ziren harremanetan, ordainketa ezinezkoa izan dela adierazteko, "arrazoi administratiboengatik".
Jokalariak izan dira kudeatzaileen mezua aditzera eman dutenak, astearen hasieran jaso ondoren. Euren arabera, "25a, ostirala, baino lehen ordaintzea bermatu diete".
Egun horretan dirurik jaso ez badute, "jokalari bakoitzak dagokion erabaki pertsonala hartuko du".