Bilbao Basket
Endesa Liga
Sito Alonso: 'Ni kontuz ibiliko nintzateke Dominionekin'
Agentziak | Erredakzioa
"Orain, gure helburua play offetara ahalik eta hobetoen iristea da, energía eta gogo handienarekin", esan du entrenatzaileak.
-
Sito Alonso, Dominion Bilbao Basketeko entrenatzailea. Argazkia: Efe.
Dominion Bilbao Basket Ligako play offetara sailkatzean hartutako "poztasun handia" azpimarratu du Sito Alonso entrentzaileak. Sailkapena liga amaierarako hiru jardunaldiren faltan bermatu dute. Gainontzeko aurkariei beltzeko gizonekin "kontuz ibiltzeko" gomendioa eman die.
"Hiru partida zail geratzen zaizkigu (Bartzelona, Valentzia eta Unicaja), baina, irabazi edo galdu, ni kontuz ibiliko nintzateke Dominionekin. Oso lehiakorrak izateko gogo izugarria daukagu", esan du Alonsok Brtzelonaren aurkako neurketaren atarian.
FIACT Joventuten aurka lortutako garaipenarekin, "pisu bat gainetik kentzea baino (...) taldea bizirik dagoela agertzeko aukera" aprobetxatu dutela onartu du Alonsok. Izan ere, Joventuti irabazita, lau porroteko bolada txarra eteta lortu zuten.
"Ahalik eta hobetoen iristea"
"Orain, gure helburua play offetara ahalik eta hobetoen iristea da, energia eta gogo handienarekin", esan du entrenatzaileak. Halaber, egun sailkapenean duten alugarren tokia babesteko asmoa agertu du, baina galduta ere, horrek ez dituela etsiko azpimarratu du.
azpimarratu du.