Itxi

Bilbao Basket

Eurocup

Javi Rodriguez: "12 puntuko aldea kontutan hartzeako da"

Erredakzioa

"Bigarren zatian bikain aritu gara atzean eta azkenean nabaria izan da kalitatea", gaineratu du antolatzaile galiziarrak.

Bizkaia Bilbao Basketek 12 puntuko errenta lortu du Nymburken aurka Eurocupeko final-laurdenetako joaneko partidan. Alde hori itzuliko hitzorduari begira "kontutan hartzeakoa" dela uste du Javi Rodriguezek.

"Atsedenaldian 10 puntuko desabantaila genuen, beraz pozik egoteko moduko aldea eskuratu dugu. Partida zaila izan da, baina azkenean sari ona jaso dugu. Etxean ere garaipena lortu nahi dugu", esan du Bizkaiako antolatzaile galiziarrak.

"Bigarren zatian bikain aritu gara atzean eta azkenean nabaria izan da kalitatea", gaineratu du.