Bilbao Basket
ACB Liga
Valentzia-Bilbao Basket (83-75): Jaiaren amaiera
Erredakzioa
Katsikarisen taldeak azken zortzi partidetako bolada onari amaiera eman dio Valentzian galduta. Hurrengo hitzordua, Eurocupeko Lauko Finala izango du talde bilbotarrak.
Power Electronics Valentziak Bizkaia Bilbao Basket garaitu du (83-75) ACB ligako 29. jardunaldiko partidan. Bi talde hauek, Eurocupeko finala joka dezakete Gasteizen astebete barru.
Fotis Katsikaris bere etxea izandakora itzuli da eta Fonteta San Luis pabilioian bildutako zaleen txaloak jaso ditu.
Partida lehenengo laurdenean bakarrik izan da parekatua, eta bigarrenean valentziarrek markagailuan alde egin dute. Atsedenaldira 40-24ko markagailura heldu da.
Atsedenaldiaren ostean, antzerako jokoa. 0-5eko partziala egin dute bisitariek, baina jarraikortasunik ez diote eman aldeko joera horri eta etxekoak nagusitu dira berriz ere.
Seibutisen kantxaratzeak 69-60ra hurbildu ditu bilbotarrak baina azken txanpan Power Electronics Valentziak arazo handirik gabe eutsi dio errentari.
Fitxa teknikoa:
83 - Power Electronics Valentzia (17+23+19+24): Simeón (6), Rafa Martínez (10), Claver (11), Nielsen (2), Perovic (19) –hasierako bostekoa- Lishchuk (3), Kelati (13), Marinovic (17) eta Pietrus (2).
75 - Bizkaia Bilbao Basket (14+10+22+29): Salgado (7), Warren (5), Mumbrú (12), Hervelle (5), Moiso (6) - hasierako bostekoa - Seibutis (10), Markota (-), Banic (18), Blums (12) eta Vázquez (-).
&' || 'nbsp;Power Electronics Valencia-Bizkaia Bilbao Basket