Itxi

Bilbao Basket

15 eguneko epea du

Bilbao Basket hartzekodunen konkurtsora, milioi bat lortzen ez badu

Erredakzioa

Klubak 2,7 milioi euroko zorra ordaindu behar du 2017ko ekainaren 30a baino lehen. 15 eguneko epea du milioi bat euroko kreditua lortzeko, bestela hartzekodunen konkurtsoa proposatu beharko du.

  • Bilbao Basketen Batzar Nagusia. Argazkia: EFE

    Bilbao Basketen Batzar Nagusia. Argazkia: EFE

Bilbao Basketek milioi bat euroko kreditua lortu behar du 10 edo 15 eguneko epean, bere akziodunei hartzekodunen konkurtsoan sartzea proposatzea eragozteko. Klubak 2,7 milioi euroko zorra ordaindu behar du 2017ko ekainaren 30a baino lehen.

Astelehen honetan Akziodunen Batzar Nagusia egin du Bilbao Basetek eta Carlos del Campo diruzainak azaldu du egoera. Kluba egoera ekonomiko larrian dagoela esan du, likidezia faltagatik.

"Ez gara gai izan entitate finantzario bat bera ere konbentzitzeko. Euren ikuspuntutik ez dugu sinesgarritasunik eta hori da milioi bateko kreditua ez lortzearen arrazoi nagusia. Kontseiluan nekatuta eta bakarrik sentitzen gara. Lortuko dugula uste dugu, baina epe bat jarri behar diogu prozesuari eta epe hori 10 edo 15 egunekoa da. Helburua ez badugu lortzen hartzekodunen konkurtsoan sartzea proposatu beharko dugu, horrek suposatzen duen guztiarekin", argitu du Del Campok.

Bizkaiko taldeak duen 2,7 milioi euroko zorretik, 800.000 euro Gorka Arrinda klubaren lehengo jabearen Sportgestion enpresarekin, Fotis Katsikaris entrenatzaile ohiarekin eta Kostas Vasileiadis jokalari ohiarekin dituzten auziei dagozkiela azaldu die Kontseiluak akziodunei.

 

dunei.