Bilbao Basket
Akordioa
Renaldas Seibutisek Bizkaia Bilbao Basket utzi du
Erredakzioa
100 partida jokatu ditu elastiko beltzarekin eta batez beste "16 minutu eta 6 puntu" egin ditu. Jokalariak eskutitza bidali die zalei: "Bi urte hauek beti nire bihotzean izango dira".
Renaldas Seibutis hegaleko lituaniarrak Bizkaia Bilbao Basket utziko du, azken bi denboraldietan bere taldea izan dena. Akordioa lortu dute bi aldeek "ekainaren 30ean" lan-hitzarmena eteteko.
Seibutisek 100 partida jokatu ditu elastiko beltzarekin eta batez beste "16 minutu eta 6 puntu" egin ditu. Mazeikain jaiotako jokalariak eskutitza bidali die zalei: "Bi urte hauek beti nire bihotzean izango dira".
"Gauza garrantzitsuak asko baloratzen dituen mutila naiz eta gaurtik aurrera, Bilbo horietako bat izango da", esan du lituaniarrak, emandako aukera "eskertu" ere egin du.
Taldearen inguruan, "une onak eta txarrak izan dira, baina oro har, bai taldean eta baita klubean ere, giroa ikaragarria izan da", esan du.
Seibutisek, Bizkaia Bilbao Basketek dituen "zale zoragarriak" ere gogoan izan ditu: "Beti gogoratuko dut ''Seibutis, Seibutis, Seibutis La Casilla'' kantua. Onenak zarete", esan du.
Klubak, bestalde, Seibutisi "esker ona" eman dio, eta etorkizunerako "zorterik handiena" opa izan dio.