Itxi

Bilbao Basket

Eurocup, azken jardunaldia

'Dusko Baskonian egon zen, ez da partida erraza izango'

Alex Mumbruk argi du asteazkeneko neurketa oso zaila izango dela, batez ere duten entrenatzailea kontuan izanda.

Alex Mumbruk oso zaila ikusten du RETAbet Bilbao Basket taldeak Moskun duen asteazkeneko partidan garaipena eskuratzea.

Nahiz eta Khimki hurrengo faserako sailkatuta egon, bere entrenatzailea Baskonian egondako Dusko Ivanovic da eta Mumbruren esanetan 'asko maite gaituen entrenatzailea ez da, gainera, bere taldea ehuneko ehunean ikustea du gustuko beti. Ez ditu utziko erlaxatuta jokatzea, zaila izango da, baina saiatu behar gara'.

Bilbao Basketek garaipena lortzen ez badu beste emaitza baten zain egongo da; Montakit Fuenlabradak, etxean, Lietuvos Rytaen aurka galdu beharko luke Carles Duran gizonak TOP16rako sailkatzeko.

 

tzeko.