Itxi

Bilbao Basket

Porrota etxean (82-85)

RETAbet Bilbao Basket Kopatik urrundu da Betisekin galdu ostean

Agentziak | Erredakzioa

Carles Duranen taldeak eskura izan du garaipena azken minutura arte baina huts egin du neurketako momentu garrantzitsuenetan.

  • Bamforth eta Radicevic. Argazkia: Efe.

    Bamforth eta Radicevic. Argazkia: Efe.

RETABet Bilbao Basketek galdu egin du Bilbao Arenan Betisen aurka jokatutako partida, 82 eta 85. Ondorioz, bilbotarrek hurrunago dute Europan jokatzeko eskubidea ematen duten postuetan sartzea. Betisek Andorran irabaziz gero, aukeraren bat izan dezakete oraindik Carles Duranen gizonek Gasteizen otsailean jokatuko den Errege Kopan egoteko.

Neurketa orekatua jokatu dute bi taldeek. Hasieran andaluziarrak izan dira nagusi, ondoren etxekoek emaitza irauli dute, hirugarren laurdenean aldea handitzeko aukera argia ere izan dute, baina azkenean Sevillarrak nagusitu dira.

Nikola Radicevic (20 puntu) eta Vojdan Sojanovski (12 puntu) izan dira onenak andaluziarren artean.

Bizkaitarrei dagokienez, berriz, titularrek ez dute ohiko maila eman. Alex Mumbrú bikain aritu da (19, 6 eta 23), azken minutuan hiruko ikusgarria ere sartu du, baina kapitainaren lana ez da nahikoa izan.

Scott Bamforthen lana ere azpimarratzekoa izan da (20 puntu), baina azken minutuetan huts ugari egin ditu.

 

Fitxa teknikoa:

82 - RETAbet Bilbao Basket (17+22+27+16): Tabu, Todorovic (2), Mumbrú (23), Hervelle (3) y Eric (5) -hasierako boskotea-; Borg (7), Bamforth (18), Lapornik (10), Mendia (2) eta Buva (11).

85 - Real Betis Energía Plus (24+14+21+26): Radicevic (20), Stojanovski (12), Lockett (6), Milosevic (4) y Mahalbasic (17) -hasierako boskotea-; Chery (6), Alfonso Sánchez (11), Nachbar (6) eta Triguero (3).

Partzialak: 17-24, 39-38 (atsedenaldia); 66-59 eta 82-85 (amaiera).

2-85 (amaiera).