Bilbao Basket
Irailaren 15
Bilbao Basket eta Scarioloren Khimki taldeak Kasilla omenduko dute
Erredakzioa
2009. urtean Barakaldoko BECera aldatu zen Bizkaiak Bilbao Arena pabiloi berria erakitzen zuten bitartean.
Bizkaia Bilbao Basket eta Errusiako Khimki taldeak lagunarteko partida jokatuko dute Casillan irailaren 15ean pabiloia omentzeko asmoz. 2000 eta 2009 urteen bitartean bertan jokatu dute bizkaitarrek.
Zaleen aurrean denboraldi honetan jokatuko duten aurreneko neurketa izango da gainera Fotis Katsikarisen gizonentzat. Aurkari Scarioloren, Espainiako hautatzailearen, Khimki taldea izango dute: Kelati, Savrasenko, Eze eta Langford Kei.
"Bilboko saskibaloiaren bihotza izan da Kasilla urte askotan zehar eta maila handiko omenaldia merezi du", esan du Jon Sustatxa Bilboko Udaleko Kirol zinegotziak.
2009. urtean Barakaldoko BECera aldatu zen Bizkaiak Bilbao Arena pabiloi berria erakitzen zuten bitartean.