Bilbao Basket
Kasillari agur
Bilbao Basketek Khimki gainditu du (68-65)
Erredakzioa
Irudi ona eskaini zuten Katsikarisen gizonek Euroligan parte hartuko duen Khimki taldearen aurka.
Bizkaia Bilbao Basketek agur esan zion atzo Kasilla pabilioiari. Horretarako lagunarteko partida jokatu zuen Scarioloren Khimki taldearen aurka eta garaipena etxean geratu zen (68-65).
Mumbru, Hervelle edota Javi Rodriguez bezalako jokalariek neurketa jokatu ez zuten arren, irudi ona eskaini zuten Katsikarisenek Euroligan parte hartuko duen taldearen aurka.
Fitxa teknikoa:
68.- Bizkaia Bilbao Basket (18+14+20+16): Jackson (11), Blums (12), Warren (9), Rancik (2), Hernandez-Sonseca (6) -hasierako bostekoa- Paco Vazquez (5), Banic (12), Mavroeidis (5), Vasileiadis (3) eta Uriz (3).
65.- BC Khimki (14+15+14+22): Planinic (14), Kelati (11), Langford (16), Eze (4), Dmitriev (2) -hasierako bostekoa- Loncar (11), Zayitsev (2), Savrasenko (2), Panin (3) eta Novikov (-).
Partzialak: 18-14, 32-29 (atsedenaldia), 52-43 eta 68-65 (amaiera).