Itxi

Bilbao Basket

Javi Salgadori omenaldia

Bilbao Basket-Lagun Aro (77-60): Kantxa garaipenarekin estreinatu dute

Erredakzioa

Bilbotarrak nagusi izan dira bigarren zatian eta euskal derbia Miribillako 'Bilbao Arena' berrian gelditu da. Javi Salgado izan da protagonista handia, omenaldi beroa egin baitiote bere etxean.

Bilbao Basketek garaipen batekin eestreinatu du Miribillako kantxa berria, Lagun Aro 77-60 gainditu baitu. Katsikaren taldeak hirugarren eta laugarren laurden bikainak jokatu ditu eta euskal derbia etxean uztea lortu dute. Donostiarrek lehen zati ona jokatu dute eta larri jarri dituzte beltzezko jokalariak.

Gipuzkoa Basketek oso ondo hasi du partida erasoan, bizkaitarren ahultasun puntuak ederki irakurriz. Lasoren mutilak erraztasunez joan dira markagailuan, 5-10 Salgado eta Doblasen lan bikainari esker. Donostiarrak 9-17 jarri dira aurretik baina Bilbao Basket esnatu egin da eta Vazquezen hiruko zoragarri bati esker 15-19 hurbildu da. Hala ere, Lagun Arok sendo jarraitu du defentsan eta lehen laurdena 21-25eko emaitzarekin bukatu da.

Bigarren laurdenean gipuzkoarrek agintzen jarraitu dute eta Katsikarisen mutilak markagailuan hurbildu arren, bilbotarrek ez zuten aurretik jartzea lortu. Javi Salgadok erakustaldia eman du asistentzia ugari banatuz eta Bilbao Arenako zaleek txalo zaparradak esquíen dizkio Santutxuko antolatzaileari. Atsedenaldira kanpokoak joan dira, 34-39, aurretik.

Hirugarren laurdenean etxekoek asko hobeto dute erasoan eta partidan lehen aldiz, markagailuan aurretik jarri dira Chris Warrenen saskiraketa onari esker (42-41). Gipuzkoarrak erasoko jokaldi onak burutu dituzte berriz ere aurrea hartuz (46-47) baina Katsikarisen taldea sendo egon da kantxan eta 13-0eko partziala lortu du. Hirugarren laurdena 57-50 bukatau zen etxekoen alde.

Azkenengo laurdenean, Bizkaia Bilbao Basketek ederki kontrolatu du partidaren erritmoa eta ez zuten talde donostiarra markagailuan hurbiltzen utzi. Talde beltzak 13 puntuko aldea hartu du (63-50) eta Bilboko zaleek asko gozatu dute euren taldea animatzen. Lasoren mutilek jokoari abiadura sartzen saiatu dira baina jokalari bizkaitarrak erne eta sendo egon dira defentsan. Azken emaitza 77-60koa izan da etxekoentzat, kantxa berria garaipen batekin estreinatzea lortu dutelarik.