Bilbao Basket
ACB Liga
Bilbao Basket-P. Electronics, (77-70): Bizkaiak, bitik bi garaipen
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Gainera azken garaipena etxean lortu dute. Lehen partida ofiziala jokatu dute bilbotarrek beraien kantxa berrian, Bilbao Arenan.
Bizkaia Bilbao Basketek 77-70 irabazi dio Power Electronics Valentziari eta bitik bi garaipen daramatzate ACB Ligan. Gaurkoa, garaipen berezia izan da, lehen partida ofiziala jokatu baitute bizkaitarrek Bilbao Arenan bere zaleen aurrean.
Lehen laurdenaren hasieran zalantzak sortu zituen Katsikarisen taldeak, baina minutuak aurrera joan ahala jokoa hobetuz joan ziren. Lehen hamar minutuak 13-11ko emaitzarekin bukatu ziren.
Bigarren laurdenean bere aurpegi onena erakutsi zuten bilbotarrek eta abantaila polita hartzea lortu zuten. Hamabi puntuko aldearekin (45-33) iritsi zen partida atsedenaldira.
Atsedenalditik bueltan Bizkaiak ez zuen aurrez lortutako abantaila alferrik galdu eta gutxi gora behera mantentzea lortu zuten. Hirugarren laurdena 61-50eko emaitzarekin amaitu zen.
Azken laurdenean asko sofritu zuen Bilbao Basketek. Azken txanpan Valentzia asko gerturatu zen, baina Katsikarisen mutilek ondo kontralatu zuten jokoa azken minutuetan. Horrenbestez, garaipena etxean geratu zen. Bilbao Basketek 77-70 irabazi zion Power Electronics Valentziari eta bitik bi garaipen daramatza ACB Ligan.
- Fitxa teknikoa:
77.- Bizkaia Bilbao Basket (13+32+16+16): Jackson (4), Blums (1), Mumbru (10), Banic (-) eta Sonseca (4) -hasierako bostekoa-; Fisher (6), Vasileiadis (10), Warren (18), Rancik (18), Mavroeidis (6) eta Vazquez (-).
70.- Power Electronics Valentzia (11+22+17+20): Cook (6), Rafa Martinez (8), Richardson (3), Savanovic (8) eta Lishchuk (19) -hasierako bostekoa-; De Colo (14), Simeon (2), Marc Fernandez (-), Claver (-) eta Javtokas (10).
Partzialak: 13-11, 45-33 (atsedenaldia); 61-50 eta 77-70 (amaiera).