Itxi

Bilbao Basket

8. JARDUNALDIA

Bilbao Basketek bere bolada txarra eten du Belgraden irabazita (67-83)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Partidak joan-etorriak izan dituen arren, 'beltzezko gizonak' hobeto aritu dira, eta Veljko Mrsic bilbotarren entrenatzaile denetik zuzendu dituen lau partidetatik onena izan da.

  • Partizan-Bilbao Basket

    Partizan-Bilbao Basket

RETAbet Bilbao Basketek, nahiz eta Eurokopako lehiaketatik kanpo zegoela jakin (aurreko egunean Limogesek ALBA Berlinen ostean garaipena eskuratu ostean), poztasun txiki bat poltsikoratu du Partizanen etxean (Belgradeko Pionir kantxan) irabazita (67-83).

Aipatu garaipenarekin, bilbotarrek bata bestearen atzetik galduta zituzten bederatzi partidako bolada tamalgarriari amaiera eman diote, eta, bide batez, hurrengo fasera sailkatzeko Partizanek zituen aukera apurrak ezerezean utzi ditu.

Gaurkoa, zalantzarik gabe, Veljko Mrsic entrenatzaile kroaziarrak Bilbao Basketen entrenatzaile denetik zuzendu dituen lau partidetatik onena izan da. Aurkaria, dena den, bilbotarren antzera dabilela nabarmendu behar da, eta gaurko norgehiagokaren aurretik entrenatzailez aldatu baitute serbiarrek ere.

Horrenbestez, beltzezko gizonen aldetik Eurokopako zortzigarren jardunaldian lan onena egin dutenak Lucio Redivo hegaleko argentinarra (20 puntu, 5 errebote eta 23ko balorazioa) eta Mickell Gladness (15, 6 eta 10) eta Axel Hervelle (11, 9 eta 16) barruko jokalariak izan dira.

Fitxa teknikoa:

Partizan 67 (18+12+19+18): Williams-Goss (18), Aranitovic (5), Andric (5), Pecarski eta Salic (5) –hasierako bostekoa–; Miller (9), Tanaskovic (8), Velickovic (13), Tomic (4), Stevanovic eta Tadic.

RETAbet Bilbao Basket 83 (22+16+15+30): Fischer (12), Todorovic (6), Mumbrú (5), Hervelle (11) eta Gladness (15) –hasierako bostekoa–; Salgado (9), Redivo (20), Hammink (3), Mendia eta Devin Thomas (2).

Partzialak: 18-22, 30-38 (atsedenaldia); 49-53 eta 67-83 (amaiera).