Bilbao Basket
ACB Liga
Bilbao Basket-Unicaja, (89-71): Bizkaiak bolada txarrari agur esan dio
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Katsikarisen taldea erabat nagusitu zaio Malagako taldeari. Bizkaitarrek ez dute sofritu eta garaipen garrantzitsua lortu dute.
Bizkaia Bilbao Basketek garaipen garrantzitsua lortu du Bilbao Arenan Unicajari 89-71 irabazita. Bolada txarrari agur esan dio talde bizkaitarrak.
Norgehiagoka berdindua izan zen lehen laurdenean nahiz eta Bilbao Basketek agintzen zuen markagailuan. Azken txanpan errakzionatu zuen Unicajak eta aldeak murriztea lortu zituen. Lehen hamar minutuak bukatzean hiru puntuko aldea zuen Bizakaiak (23-20).
Bigarren laurdenean nagusi izan zen talde bizkaitarra. Unicaja gaizki aritu zen eta egoera horretaz baliatu zen Bilbao Basket. Horrela, zortzi puntuko aldearekin iritsi ziren bizkaitarrak atsedenaldira (46-38).
Atsedenalditik bueltan Bilbao Basket aurkariari nagusitu zitzaion eta aldeak lortzen hasi zen. Talde bizkaitarrak maila ona erakusten zuen artean Unicaja kaskar aritu zen. Azken laurdena lasaitasunez harzteko abantaila nahikoa hartu zuen talde bizkaitarrak.
Azken laurdenean ez zuen arazorik izan Bilbao Basketek garaipena borobiltzeko. Azkenean 18 puntuko aldearekin lortu zuen garaipena Bilbao Basketek (89-71) Unicajaren aurka.
Fitxa teknikoa:
89 - Bizkaia Bilbao Basket (23+23+23+20): Aaron Jackson (14), Warren (8), Mumbru (12), Banic (21) y Mavroeidis (2) -hasierako hamaikakoa; Javi Rodriguez (6), Vasileiadis (8), Blums (11), Hervelle (7), Sonseca (-) eta Vazquez (-).
71 - Unicaja Malaga (20+18+12+21): Mc Intyre (6), Berni Rodríguez (5), Jiménez (14), Rubio (8) y Archibald (15) -hasierako bostekoa; Freire (3), Barrera (3), Tripkovic (7), Printezis (1), Freeland (8) eta Lima (1).