Itxi

Bilbao Basket

Endesa Liga

RETAbet Bilbao Basket, jaitsieratik gero eta gertuago (72-82)

Agentziak | Erredakzioa

Bilbotarrek Morabanc Andorarrekin galdu dute etxean eta jaitsiera postuetan sartzear dira.

5:35

RETAbet Bilbao Basketek burua altxa ezinda jarraitzen du eta gero eta gertuago ditu jaitsiera postuak, Morabanc Andorrarekin Miribillan galdu ostean. Andorrako taldeak, berriz, titulua irabazteko playoffetan sartzeko aukere eutsi die.

Oraindik jaitsiera postuetan ez dauden arren, Veljko Mrsicen taldea Tecnyconta Zaragozarekin berdinduta dago. Aragoikoek Murtzian galdu dute gaur eta Divina Seguros Joventutek, berriz, Burgosen irabazi du. Hiru taldeek, (RETAbet Bilbao Basketek, Zaragozak eta Joventutek) zortzina garaipen dituzte.

Blazicen saskiratze batek igo ditu lehen puntuak markagailura. Lehen minutuetan, Tomas, Mumbru eta Sane izan dira protagonista 0-2, 5-2, 7-9, 15-9, 15-5).

Todorovic kantxan sartu du Mrsicek eta 7 puntu egin ditu jarraian, 8 eta 0eko partzialaren barruan. Lehen laurdena 23 eta 15 amaitu da.

Bigarren laurdeneko lehen sei minutuetan partidak ildo beretik jarraitu du, eta bizkaitarrek 11 puntuko aldea ere izan dute markagailuan. Baina hortik aurrera baloia sarri galdu dute, Andorran Albicy bikain aritu da eta atsedenaldirako aldea bi puntukoa bakarrik izan da 2 eta 11ko partzialaren ondoren (37-35).

Hirugarren laurdenean, Morabanc Andorrak bereari eutsi dio eta beste partzial bat egin du, 2-13, markagailuan berriro aurretik jartzeko (37-39).

Bilbotarrek ez dute amore eman eta 57na egitea lortu dute, azken laurdena puntu bateko aldearekin hasteko (61-60).

Baina azken minutuetan Morabanc Andorra jaun eta jabe izan da, eta 0-10eko eta 4-19ko bi partzialei esker garaipena lortu dute.

 

Fitxa teknikoa

72 - RETAbet Bilbao Basket (23+14+24+11): Tabu (2), Redivo (9), Tomàs (5), Hervelle (6) y Gladness (6) -hasierako bokotea-; Salgado (1), Todorovic (15), Mumbrú (13), Thomas (8), Hammink (3) eta Bentil (4).

82 - MoraBanc Andorra (15+20+25+22): Albicy (13), Blazic (6), Jankovic (15), Sané (7) e Iverson (8) -hasierako boskotea-, Fernández (10), Jelínek (4), Walker (5), Shurna (7), Stevic (7) eta Diagne.

Partzialak: 23-15, 37-35 (atsedenaldia); 61-60 eta 72-82 (amaiera).