Bilbao Basket
ACB Liga
Bilbao Basket-Kanaria Handia (72-75): Kopa Bilbotik urrunago
Erredakzioa
Fotis Katsikarisen taldeak etxean galdu eta Errege-Koparako sailkapena zailago jarri dute. Txistuekin agurtu dute etxeko taldea zaleek.
Bizkaia Bilbao Basketek galdu egin du Kanaria Handia 2014ren aurka (72-75) Bilbao Arenan eta ACB Kopa jokatzeko aukerak murriztu egin zaizkio.
Etxekoek partida-hasiera kaskarra egin dute eta kanariarrek tartea zabaldu dute markagailuan. Katsikarisenek lehen laurdenaren azken minutuetan aldea murriztu dute eta bakarrik bosteko aldea izan da lehenengo hamar minutuen amaieran (15-20).
Defentsa doitu ondoren, Bilbao Basketek markagailua iraultzea lortu du eta partidaren aginte-makila hartu du. Atsedenaldira hiru puntuko abantailarekin heldu da Bilboko taldea (37-34).
Atsedenaldiaren ostean, lehia estua izan da bi taldeen artean. Markagailua alde batera eta bestera desorekatu da, baina beti ere oso alde txikiekin.
Azken segundoetan, Greenen saskiratze batek 72-75ekoa jarri du Bilbao Arenako markagailuan. Fisherrek eta Blumsek partida berdintzeko aukera izan dute azken hamar segundoetan sartuta, baina ez dute asmatu hiruko marratik.
Porrot honekin, Fotis Katsikarisen taldearentzat Kopa dexente urrundu da.
Fitxa teknikoa:
72.- Bizkaia Bilbao Basket (15+22+20+15): Jackson (10), Blums (9), Mumbrú (-), Banic (11) eta Sonseca (2) –hasierako bostekoa-; Javi Rodríguez (2), Fisher (15), Vasileiadis (13), Hervelle (10) eta Mavroedis (-).
75.- Gran Canaria 2014 (20+14+21+20): Green (20), Carroll (18), Moran (3), Wallace (10) eta Savané (8) - hasierako bostekoa -; Bellas (2), Beirán (-), Bramos (-), Nelson (-) eta Rey (14).
Partzialak: 15-20, 37-34 (atsedenaldia); 57-55 eta 72-75 (amaiera).