Itxi

Bilbao Basket

Bilbao Arenan

Bilbao Basket-Estudiantes (66-57): Garaipen garrantzitsua, etxean

Josu Bilbao

Erredakzioa

Katsikarisen mutilek Kopa jokatzeko aurkari zuzen bat gainditu dute Miribillan, partida kaskar batean. Mumbru eta Marko Banic izan dira taldeko onenak.

Bilbotarrek euren ACBko 100. garaipena lortu dute Asefa Estudiantesen aurka (66-57). Partida ez da ona izan bi taldeek huts egite handiak egin dituztelako eta jaurtiketa asko ez dituztelako sartu. Hala ere, Banicek eta Mumbruk ondo gidatu dute taldea eta Katsikarisen mutilek Errege Kopa hurbilago dute orain.

Lehen laurdenean etxekoek hartu dute norgehiagokaren pisua eta Marko Banicen eskutik Bilbao Basketek 2 puntuko aldearekin joan da bigarren laurdenera (13-11). Madrildarrek gehiago sakatu dute bigarren laurdenean eta Caner-Medleyk saskiraketa garrantzitsuak egin ditu. Aaron Jacksonek eta Blumsek puntu garrantzitsuak lortu dituzte talde beltzarentzat eta atsedenaldian markagailua bizkaitarren aldekoa izan da (33-26).

Partidak ez ditu puntu asko izan, akatsen ondorioz eta jaurtiketa kaskarren ondorioz, baina etxeko taldeak Bilbao Arenako zaleen laguntza izan du eta asko nabaritu dute hori jokalariek. Hirugarren laurdenean Bizkaia Bilbao Basketek asko sakatu du erasoan, baina Estudiantesen erantzuna Pancho Jasen eta Caner-Medleyren eskutik etorri da (44-41). Azken minutuetan Mumbru ederki gidatu du taldea erasoan eta bizkaitarrek garaipena eskuratu dute, 66-57, Marko Banicen partida bikain batean (20 puntu eta 18ko balorazioa).

- Fitxa teknikoa:

66 - Bizkaia Bilbao Basket (13+20+11+22): Fisher (2), Warren (3), Mumbru (9), Banic (20), Sonseca (2) -hasierako bostekoa-; Jackson (14), Blums (7), Vasileiadis (6), Hervelle (3) eta Mavroeidis (-).

57 - Asefa Estudiantes (11+15+15+16): Granger (-), Ellis (-), Welsch (8), Caner-Medley (16), Driesen (2) -hasierako bostekoa-; Oliver (4), Sergi Sanchez (8), Jasen (13), Clark (-) eta Gabriel (6).