Itxi

Bilbao Basket

Valentzian

Power Electronics-Bilbao Basket (68-54): Valentziarrak nagusi

Josu Bilbao

Erredakzioa

Katsikarisen mutilek ahazteko moduko partida egin dute erasoan soilik 54 puntu lortuz eta etxekoek ez dute barkatu atsedenaldiaren ostean.

Bizkaitarrek itxura pattala eman dute erasoan eta Power Electronicsek erraz eraman du garaipena Valentzian (68-51). Talde beltzak soilik saskiraketen %32a sartzea lortu du eta laranjek ez dute kontraerasoan barkatu.

Bilbotarrek ez dute partida hasieran erasoan asmatu eta etxekoek, Rafa Martinezen gidaritzapean alde polita hartu dute markagailuan. 17-7az geroztik, Katsikarisen mutilek estutu egin dute defentsa eta beltzen saskiraketak heltzen hasi dira. Aaron Jacksonek puntu garrantzitsuak lortu ditu eta Bilbao Basket 19-16 markagailuan behetik joan da bigarren laurdenera.

Bizkaitarrek erasoan asko hobetu dute bigarren laurdenean eta 21-20, puntu bakarrera jartzea lortu dute. Hala ere Power Electronicsek, bere zaleek lagunduta, saskiraketak lortzen hasi da eta Jatvokasek eta Claverrek aldea handitzea lortu dute. Claverrek 11 puntuko aldea jartzea lortu du hiruko eder batekin (36-25) eta bilbotarrak galtzen joan dira atsedenaldira (38-25), erasoan gaizki erantzun eta gero.

Hirugarren laurdenean bi taldeak gaizki ibili dira erasoan eta akats ugari egin dituzte. Katsikarisen gizonek ez dituzte saskiraketak gauzatu eta markagailuko aldea mantendu dute laranjek. Aaron Jacksonek taldea gidatzen jarraitu du eta bizkaitarrak hamar puntura mantendu dira laurden osoan zehar. Azken laurdenera Bilbao Basket 50-40 atzetik joan da.

Azken laurdenean Nando De Colo eta Victor Claver agertu dira berriro erasoan eta valentziarrak 55-42 aurretik jarri dira. Talde beltzak ezin izan du laranjek erasoa gelditu eta Kastikarisen taldea gaizki ibili da saskira begira. 60-45ekoa lortu dute etxekoek eta bizkaitarrek ezin izan dute erantzuna eman jaurtiketa portzentai kaskarrak egin baitituzte. Azkenean porrota eraman du Bilboko taldeak (68-54) Valentzia moduko aurkari zuzen bat ezin izan duelako gainditu.

Fitxa teknikoa:

68 - Power Electronics Valentzia (19+19+12+18): Cook (5), Martinez (9), Claver (9), Savanovic (8), Javtokas (10) -hasierako bostekoa- De Colo (8), Fernandez (8), Augustine (4), Lishchuk (7) eta Simeon (-).

54 - Bizkaia Bilbao Basket (16+9+15+14): Fisher (-), Warren (2), Mumbru (5), Hervelle (7), Hernandez Sonseca (-) -hasierako bostekoa- Jackson (14), Vazquez (-), Mavroeidis (8), Vasileiadis (2) eta Blums (6), Banic (10).