Bilbao Basket
Igandean Lagun Aroren aurka
Taldea 'mendekua hartzeko gogoekin' da, Banicen ustez
Erredakzioa
Lehen itzuliko partidan gipuzkoarrak nagusitu ziren. Oraingoan 'intentsitatea eta kontzentrazioa' gakotzat jo ditu bizkaitarren kapitainak.
Bizkaia Bilbao Basketek Lagun Aro hartuko du igande honetan Bilbao Arenan eta bizkaitarrak mendekua hartzeko gogoekin direla adierazi du Marko Banicek. Lehen itzuliko partidan gipuzkoarrak nagusitu ziren.
''Partida horrekin hasi zen gure bolada txarra eta horregatik Lagun Aro gainditu eta lehen itzuliko porrota ahazteko gogoekin dago taldea'', esan du Bilbao Basketen kapitainak.
Aurrean ''talde indartsua'' izango dutela uste du eta garrantzia handia eman die ''intentsitate eta kontzentrazioa''ri.