Itxi

Bilbao Basket

ACBko 26. jardunaldia

Kanaria Handia-Bilbao Basket (90-82): Porrota bi luzapeneko partidan

Erredakzioa

Talde bilbotarra ez da lau laurdenetan egindako lan ona borobiltzeko gai izan, eta bigarren laurdenean gora etorri da Kanaria Handia eta garaipena lortu du.

Bizkaia Bilbao Basketek porrot mingarria jaso du ''La Roca''n, Kanaria Handiaren etxean (90-82). Garaipena poltsikoan izan dute bizkaitarrek, baina etxekoek bi luzapen behartu dituzte, ez du amore eman eta puntuak eskuratu dituzte azkenean.

Fotis Katsikarisen taldeak irudi ona eskaini du lehen zatian. Gogoekin eta kontzentratuta jokatu du. Dena den, lortutako errentak estuak izan dira eta atsedenaldian 28-32koa zen markagailua.

Kanariarrak hirugarren laurdenean esnatu dira eta partida pil-pilean jarri da. Baina Katsikarisek astean zehar eskatutako bete dute jokalariek, jokoa ondo banatu dute eta emaitza ezin hobea izan da, azken laurdenari sei puntuko abantailarekin egin diote aurre.

Azken laurdena zirraragarria izan da eta talde biek izan dute garaipena eskuratzeko beta. Amaierara heltzeko bi minutaren faltan partida berdindu du Kanaria Handiak (62-62) eta azken segundoan Carrollen saskiratze batek luzapena behartu du (64-64).

Tentsio handiko bost minutu izan dira eta bigarren luzapen bat behar izan du partidak Carrollek bi jaurtiketa libre sartu eta gero (73-73). Eta orduan nagusitu da talde kanariarra. Erasoan ondo eta defentsan sendo, garaipena eskuratu dute. Partida luzea eta porrot mingarria bizkaitarrentzat. Carroll izan da norgehiagokaren saskiratzaile onena 30 punturekin.

Fitxa teknikoa:

90. Kanaria Handia 2014 (11+17+18+18+9+17): Green (4), Moran (6), Wallace (17), Carroll (30) eta Dominguez (-) -hasierako bostekoa-, Bellas (6), Moran (6), Nelson (6), Borovnjak (8) eta Bramos (-).

82. Bizkaia Bilbao Basket (13+19+20+12+9+9): Warren (16), Banic (7), Mumbru (5), Jackson (10) y Mavroeidis (11) -hasierako bostekoa- Vazquez (3), Fischer (-), Hernandez-Sonseca (3), Hervelle (16), Blums (-), Banic (7) eta Vasileiadis (11).

EMAITZAK ETA SAILKAPENA