Itxi

Bilbao Basket

ACBko play-offak

Power Electronics-Bilbao Basket, (72-79): Ezustekoa eman du Bizkaiak

A.B.

Erredakzioa

Katsikarisek zuzentzen duen taldeak partida ona jokatu eta garaipena lortu du kantxa zail baten. Kanporaketan ere abantaila hartu dute bilbotarrek (0-1).

Bizkaia Bilbao Basketek ezustekoa eman du ACB Ligako titulua lortzeko play-offetako final-laurdenetako lehen partidan: Power Electronicsi irabazi dio Valentzian 72-79ko emaitzarekin eta abantaila hartu du kanporaketan (0-1).

Partida kaskar hasi zuten bi takdeek, urduri eta huts asko eginda. Bizkaiak, ordea, pixka bat hobeto jokatu zuen eta bizkaitarren aldeko 13-17ko emaitzarekin bukatu ziren lehen hamar minutuak. Bigarren laurdenean ikusi genuen Bilbao basketek bertsio onena. Joko onarekin Power Electronics baino gehiago izan ziren eta 11 puntuko aldea lortu zuten atsedenaldirako (35-46).

Atsedenalditik bueltan valentziarrak erreakzionatzera behartuta zeuden, baina Bilbao Basketek etxeko taldearen presez baliatzen jakin zuen eta aurretik lortutako 11 puntuko abantaila mantentzea lortu zuen hirugarren laurdenaren amaieran (53-64).

Bazirudien garaipena erraz lortuko zuela Bilboko taldeak, baina azken laurdenean gogotik estutu zuen partida Power Electronicsek eta une baten asko gerturatu ziren markagailuan. Bizkaia, ordea, ez zen urduri jarri eta ondo erantzun zuen partidako azken txanpan. Azkenean, Bilbao Basketek 72-79ko emaitzarekin lortu zuen garaipena.

Fitxa teknikoa:

72.- Power Electronics Valencia (13+24+16+19):Cook (14), Navarro (-), Claver (8), Savanovic (16), Javtokas (8) -hasierako bostekoa- Augustine (3), Richardson (-), Lishchuk (2), Martínez (16) etaDe Colo (5).

79.- Bizkaia Bilbao Basket (17+29+18+15):Jackson (10), Warren (3), Mumbrú (8), Banic (6), Mavroeidis (12) -hasierako bostekoa- Fisher (-), Hernandez Sonseca (12), Hervelle (11), Vasileiadis(11) eta Blums (6).