Itxi

Bilbao Basket

ACB play-offak, finalaurrekoak

Real Madril-Bilbao Basket (78-67): Zuriek ez dute barkatu

Erredakzioa

Bilboko taldeak irudi ona eskaini du baina ezin izan dio eutsi madrildarren errotazio zabalagoari. Larunbatean, 20:30ean, bigarren dema.

Real Madrilek Bizkaia Bilbao Basket garaitu du (78-67) ACBko finalerdietako kanporaketako lehendabiziko neurketan. Madrilgo Kutxa Majikoan jokatutako neurketa madrildarren alde amaitu da Ante Tomicen eta hegaleko jokalarien saskiratzeei esker.

Fotis Katsikarisen taldeak, ACBko finalerdietan estrainekoz, ondo lotu du Real Madrid partidaren tarte askotan. Hala ere, etxekoek errotazio zabalagoa dutela erakutsi dute eta hori baliatu dute lehenengo puntua eskuratzeko, partidaren azken txanpara freskoxeago heldu baitira.

Bizkaiko taldea kanporaketa hauetako ezustekoa da, final-laurdenetan Power Electronics Valentzia, ligako hirugarren sailkatua, kanporatu ondoren. Oraingo honetan, baina, ezin izan dute talde zuria ezustean harrapatu. Madrildarrek, beraz, kanporaketako lehenengo puntua erdietsi dute.

Estatistikak.