Itxi

Bilbao Basket

Igande honetan, 17:00etan

Bilbao Basket eta Baskonia elkarren aurka arituko dira Miribillako euskal derbian

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Alex Mumbru entrenatzailearen lehen derbia izango da igande honetakoa, eta bi garaipen eta porrot batekin iritsiko da. Talde arabarra, bestalde, garaipen batekin eta bi porrotekin iritsiko da.

  • Bilbao Basket - Baskonia. Argazkia: EITB

    Bilbao Basket - Baskonia. Argazkia: EITB

Retabet Bilbao Basket eta Kirolbet Baskonia elkarren aurka arituko dira, igande honetan, arratsaldeko 17:00etan Miribillan jokatuko duten euskal derbian. Talde bizkaitarrak Endesa Ligara egindako itzuleran izandako sentsazio onei eutsi nahi die eta talde arabarrak, bestalde, egoera irauli eta garaipena eskuratu nahi du.

Alex Mumbruren lehen euskal derbia izango da Lehen Mailako entrenatzaile gisa, eta bi garaipen eta bi porrotekin iritsiko da etxean jokatuko duen derbira. Talde arabarrak, bestalde, garaipen batekin eta bi porrotekin helduko dio norgehiagokari.

Bilbotarrak jokalarien txandakatzearekin konforme daude. Gainera, Emir Sulejmanovic bueltan da jada, orain arte lesio bat dela medio min hartuta egon delako.

Gasteiztarrek denboraldi hasiera eskasa izan dute, hiru partidetan garaipen bakarra eskuratu baitute. Lehen jardunaldian Estudiantesen aurka jokatutako norgehiagokan ilusioa piztu zitzaien, eta Bartzelona eta Unicajaren aurka jasotako porrotek euskal derbian garaipenaren bila sutsu ateratzera eramango dute.