Itxi

Bilbao Basket

Bizkaia Bilbao Basket

Jacksonek Bilbon jarraituko du eta Vazquezek agur esan dio taldeari

Erredakzioa

Ibizako aleroak jokatzen jarraituko duela baieztatu du eta talderen batek beragan pentsatzea espero du.

Aaron Jackson Bilbao Basketeko joko antolatzaileak denboraldi bat gehiago emango du talde bizkaitarrean: Paco Vazquezek, bestalde, agur esan dio talde bilbotarrari bertan lau urte eman ondoren.

Paco Vazquezen ustez lau urte hauek "oso onak" izan dira eta hiru momentu hauek azpimarratu ditu besteen gainetik: Bere lehen denboraldia Bilbon, 2009an Torinon jokatu zuten Eurocupeko Lauko Finala eta aurtengo play-offak eta finala.

Ibizako jokalariak saskibaloian jokatzen jarraitu nahi du 37 urte dituen arren. Hori dela eta jokalariak talderen batek beragan pentsatzea nahi du.

&' || 'nbsp;