Itxi

Bilbao Basket

Endesa Liga, 15. jardunaldia

Bilbao Basketek azken segundoetan lortu du ligako zortzigarren garaipena (56-57)

Agentziak | Erredakzioa

Alex Mumbruren taldea UCAM murtziari nagusitu zaio Axel Bouteillefrantziarrak azken segundoetan sartutako hirukoari esker.

7:08
UCAM Murtzia - RETAbet Bilbao Basket. Argazkia: EFE

RETAbet Bilbao Baketek garaipen estua lortu du UCAM Murtzia azken aldian ahulduta dabilen UCAM Murtziaren aurka 56 eta 57. Murtziarrek azkenengo zazpi partidak galdu dituzte. Bilbotarrek, berriz, Errege Kopara sailkatzeko aukerekin jarraitzen dute, Endesa Ligako lehen itzulia amaitzeko bi jardunaldi falta direnean.

Partida oso parekatuta joan da, eta horren ondorioz, lehen laurdena 19-18 amaitu da, etxekoen alde. Sito Alonsoren taldea nagusi izan da barruko jokoan, baina oso txarto aritu da hiru saskiratzeetan (0/6).

Bigarren laurdenean, Jarell Eddiek hiruko bere hirugarren saskiratzea egin eta UCAM Murtzia lau puntu gora jarri du markagailuan (22-18). Murtziarrek alde horri eutsi diote eta atsedenaldian 33 eta 29 izan dira aurretik.

Bigarren zatian, Murtziak behera egin du eta zazpi puntu bakarrik lortu ditu 10 minututan. Bilbao Basket ere ez da batere fin ibili baina azkenean emaitza iraultzea lortu du, 40-42.

Azken laurdenaren hasieran ez da aldaketa handirik egon. Azken bost minutuetan Bilbao Basket bost puntu aurretik jarri da 43-48, baina ondoren Murtziak 10 eta 3ko partziala egin du eta partida 53 eta 51 jarri da. Alex Bouteille erabakigarrai izan da azken segundoetan, berak egindako hiruko batek 56-57ko emaitza jarri du markagailuan, eta garaipena bilbotarrek eraman dute.

Fitxa teknikoa:

56. UCAM Murcia Club Baloncesto (19+14+7+16): Rafa Luz (6), Booker (25), Rojas (-), Eddie (17) eta Tumba (2) -hasierako boskotea-, Townes (-), Lecomte (4), Edu Durán (-), Hunt (2) eta Sakota (-).

57. RETAbet Bilbao Basket (18+11+13+15): Rousselle (3), Rafa Martínez (2), Bouteille (20), Sulejmanovic (5) eta Balvin (13) -hasierako boskotea-, Brown (8), Sergio Rodríguez (2), Schreiner (-), Rigo (-), Lammers (4) eta Kulboka (-).