Itxi

Bilbao Basket

Endesa Liga

Bilbao Basket Errege Kopa jokatzeko sailkatu da!

Agentziak | Erredakzioa

Bilbotarrek Bartzelonari irabazi diote Palaun 92 eta 94 luzapenean eta Kopan sartzeko ezinbestekoa zuten garaipena lortu dute.

2:08
Bilbao Basketeko jokalariak, Koparako txartelarekin

Bilbao Basketek garaipen handia lortu du Palau Blaugranan Bartzelonari luzapenean 92-94 irabazita. Ondorioz, bilbotarrak Malagan jokatuko den Errege Koparako sailkatu dira.

Axel Bouteille (20 puntu) eta Ben Lammers (18) izan dira taldeko jokalaririk onenak, eta erabakigarriak Bartzelona mendean hartzeko. Talde kataluniarrean ez dira nahikoak izan Nikola Miroticen 24 puntuaj eta erasoko errebotean izandako nagusitasuna (25).

Bi taldeek nahiko hotz hasi dute neurketa, Miroticek eta Bouteillek bakarrik eman diote bizitasuna jokoari. Lehen laurdenaren amaieran etxekoak izan dira aurretik 17 eta 14.

Bigarrenean ez da aldaketa askorik izan eta Pau Ribasek sartutako bi jaurtiketa libreri esker, Pesicen jokalariak 41 eta 32 aurretik iritsi dira atsedenaldira.

Bigarren zatiaren hasiera, Bartzelonak alde hori handitu egin du (50-36, 23. minutuan) eta garaipena bideratuta zuela ematen zuen. Baina bilbotarrek jokoaren erritmoa kontrolpean hartu dute eta 12 eta 26ko partziala eginda, 62nakoa jarri dute markagailuan hirugarren laurdenaren amaieran.

Azken laurdenean, berriz, etxekoak 74-66 aurreratu dira 35. minutuan, baina beltzezko gizonek ez dute amore eman eta amaieran luzapena behartzea lortu dute (84-84).

Luzapena

Luzapeneko bost minutu gehigarrietan, bilbotarrek erritmoa mantendu dute eta Bouteilleren eta Rousselleren lanari esker, azken minutuan lau puntuko aldearekin sartu dira (88-92).

Azkenean, garaipenak ez die ihes egin eta 92 eta 94 gailendu dira, Koparako txartela ziurtatuz.

Fitxa teknikoa

92 - Barça (17+24+21+22+8): Delaney (15), Kuric (7), Claver (3), Mirotic (24), Tomic (12) -hasierako boskotea-, Ribas (3), Hanga (-), Pustovyi (2), Oriola (3), Abrines (9) eta Higgins (14).

94 - RETAbet Bilbao Basket (14+18+30+22+10): Brown (13), Schreiner (-), Bouteille (20), Sulejmanovic (9), Balvin (8) -hasierako boskotea-, Rousselle (6), Sergio Rodríguez (2), Rigo (-), Rafa Martínez (12), Lammers (18) eta Kulboka (6).