Itxi

Bilbao Basket

Ostegunean Canturen aurka

Katsikaris: "Etxetik kanpo irabazteko unea heldu da"

Erredakzioa

Teknikariak aurkariaren "talde jokoa" azpimarratu du eta bere jokalariei "40 minutu jokatzeko" eskatu die, "ez 30 ezta 35 ere".

  • Fotis Katsikarisen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Fotis Katsikarisen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Bizkaia Bilbao Basketek Bennet Canturen aurka jokatuko du ostegun honetan Euroligako 3 jardunaldian. Katsikaris bizkaitarren entrenatzaileak aurkariaren "talde jokoa" azpimarratu du prentsaurrekoan.

"Talde gisa oso ondo jokatzen du. Lehenengo defendatzen du eta erasoan ez dute akatsik egin nahi, baloiaren presioarekin oso zorrotzak dira eta ez dituzte markagailu altuak gustoko", esan du.

Bizkaiari "etxetik kanpo irabazteko unea" iritsi zaiola uste du teknikariak. Denboraldi honetan Lucentum Alicante, FC Bartzelona Regal eta SLUC Nancy taldeen aurka galdu dute etxetik urrun. Horregatik "40 minutu jokatzeko" eskatu die jokalariei, "ez 30 ezta 35 ere".