Itxi

Bilbao Basket

Gaur, 18:30ean

Bilbao Basketek hirugarren garaipena nahi du Andorran kontra

eitb.eus

Miribillan jokatuko da zortzigarren jardunaldiari dagokion partida. Regimantas Miniotasen debuta izango da.

  • Jaylon Brown

    Jaylon Brown

RETAbet Bilbao Basketek MoraBanc Andorra taldea hartuko du gaur Miribillako pabiloian arratsaldeko 18:30ean.

Partida bertan behera geratu zen Andorrako taldean Covid-19agatik kutsatutako jokalari bat egon zelako; Endesa Ligako zortzigarren jardunaldiari dagokio neurketa hau.

Alex Mumbruren taldean Regimantas Miniotasen debuta emango da. Lituaniako hegal-pibota duela egun batzuk heldu da Bilbora eta nahiz eta entrenamendu gutxi egin, bere lehen partidari egingo dio aurre bihar. 

Beste alde batetik, Lude Hakansoni PCR test berri bat egingo diote asteazkenean eta nahiz eta negatibo eman jokatzeko aukera gutxi ditu; Ondrej Balvin eta Jaroslaw Zyskowski jokalariak ez daude sasoiko euren selekzioekin jokatu eta gero, baina baikor dira eta kantxan egotea espero du Mumbruk.

Entrenatzaile bilbotarrak, Miniotas eta Goran Huskic fitxaketekin eta Aaron Jonesen irteerarekin, taldea orekatuta dagoela eta gora egingo dutela uste du.