Itxi

Saskibaloia

Endesa Liga

Real Madril - Baskonia, gaur

eitb.eus

Bilbao Basketek ere partida du ostegunean Andorraren aurka, 8. jardunaldian bertan behera geratutakoa.

Ivanovioc: ''Real Madril talde erasokorra da''

Euroligan jokatzen duten lau taldeek euren aurkako partidak dituzte astean zehar Endesa Ligan.

Bartzelonak Valentzia Basket hartuko du gaur eta Real Madrilek eta TD System Baskoniak asteazkenean neurtuko dituzte indarrak, bi partidak asteburuan jokatu beharreko 17. jardunaldikoak dira.

Pablo Lasoren gizonak liderrak dira, jokatutako hamaika neurketak irabazi dituzte eta aurrean Dusko Ivanovicen gizonak izango dituzte, zortzi garaipen eta hiru porrotekin, beraz, partida gogorra espero da  bi taldeentzat.

Beste alde batetik, ostegunean ere, 8. jardunaldian koronabirusagatik bertan behera geratu zen RETAbet Bilbao Basket - MoraBanc Andorra partida jokatu egingo da.

ASTE HONETAKO PARTIDAK

Asteartea

Barça - Valentzia Basket (17. jardunaldikoa) 21.15.

Asteazkena

Real Madrid - TD Systems Baskonia (17. jardunaldikoa) 21.15.

Osteguna

RETAbet Bilbao Basket - MoraBanc Andorra (8. jardunaldikoa) 18.30.