Itxi

Bilbao Basket

Champions

Fortitudo Bologna - Bilbao Basket, zuzenean

eitb.eus

Gaur, iluntzeko 20:00etan, ETB4n eta eitb.eus-en eskainiko da saskibaloiko partida.

  • Jaroslaw Zyskowski

    Jaroslaw Zyskowski

Retabet Bilbao Basket taldearen denboraldia txarra izaten ari da aurten. Endesa Ligan jokatutako hamabi partidetatik bi soilik irabazi ditu eta sailkapeneko putzuan jarraitzen dute.

Championsen bi jardunaldi besterik ez dira jokatu eta biak galdu dituzte etxean, Pinar Karsiyakaren eta Brose Bambergen kontra. Gaur hirugarren partida izango dute Italian Fortitudo Bolognaren aurka 20:00etan lehen garaipena eskuratzeko (zuzenean ETB4n eta eitb.eus-en).

Eta azken egunetako beste albiste txar bat Balvinen eta Serronen lesioak dira. Alex Mumbruren aginduetara sei edo zortzi aste barru egongo dira.

EGUTEGIA

1. jardunaldia

RETAbet Bilbao 72 - 81 Pinar Karsiyaka

2. jardunaldia

RETAbet Bilbao 71 - 77 Brose Bamberg

3. jardunaldia

20:00, Fortitudo Bologna - RETAbet Bilbao

4. jardunaldia, abenduak 23

RETAbet Bilbao - Fortitudo Bologna

5. jardunaldia, urtarrilak 12

Brose Bamberg - RETAbet Bilbao

6. jardunaldia, urtarrilak 27

Pinar Karsiyaka -  RETAbet Bilbao