Itxi

Bilbao Basket

AKZIODUNEN BATZAR OROKORRA

Bilbao Basketek %14 murriztu du bere aurrekontua eta 3,1 milioitan finkatu du

AGENTZIAK | EITB Media

Iazko denboraldia 440.000 euroko saldo positiboarekin itxi zen. Zorra 2.200.000 eurotan geratu da.

  • Akziodunen Batzar Orokorra

    Akziodunen Batzar Orokorra

Bilbao Basketen Akziodunen Batzar Orokorrak 3.143.000 euroko aurrekontua onartu du 2020-2021 denboraldirako, aurreko kanpainan baino %14 gutxiago, 440.000 euroko saldo positiboarekin itxi zena.

%99,96aren babesarekin onartu diren kontuek eszenatoki okerrena eta zentzuzkoena aztertzen dute, osasun egoerarengatik denboraldi osoan publikorik ez egotea Miribillan.

Iazko denboraldiaren zenbakien harira, 2019-2020 urtaldi ekonomiko ona izan zen, zorra 875.000 euro murriztu zelako eta horietako 700.000 Ogasunera bideratu ziren.

Hortaz, orain zorra 2.200.000 eurokoa da eta horietako 1.650.000 Ogasunarenak dira, urte batzuetan zehar ordaintzen joango direnak.