Bilbao Basket
Asteazkenean Baskoniaren aurka
Banic: 'Taldea izorratuta dago, baina ez dago negar egiteko denbora'
Erredakzioa
Pibotak "fedeari eusteko eta lanean jarraitzeko" eskatu du eta krisiaren errua "blokea mentala"ri egotzi dio.
-
Marko Banicen artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Gescrap Bizkaia taldea "izorratuta" dagoela aitortu du Marko Banic kapitainak baina aldi berean ez dagoela "negar egiteko denborarik" azpimarratu du. Azken porrota Kanaria Handiaren kantxan jaso dute asteburu honetan eta asteazkenean hitzordu garrantzitsua dute Euroligan Caja Laboralen kontra (20:30ean).
"Taldea izorratuta dago. Kezkatuta gaude. Baina ez dago negar egitego denborarik. Gure jokoak hobera egin du, defentsan batez ere, baina oraingoz ez dugu helburua lortu", adierazi du pibotak.
Banicek "fedeari eusteko eta lanean jarraitzeko" eskatu du. "Gauzak ondo aterako dira horrela, ziur", esan du. Krisiaren arrazoia blokeo mentala dela iritzi dio, arazo psikologikoa.