Itxi

2021/01/28

18:09

Bilbao Basket

Kontratua berritu du

Jenkinsek Bilbao Basketen jarraituko du denboraldi amaierara arte

A. B. | EITB Media

Bilboko taldeak 2020ko abenduan fitxatu zuen eskolta postuan jokatzen duen estatubatuarra bi hilabeterako. Bi aldeak akordiora iritsi, eta denboraldi amaierara arte luzatu dute kontratua.

  • John Jenkins

    John Jenkins, Bilbao Basketeko jokalaria. Argazkia: Bilbao Basket

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

John Jenskinsek RETAbet Bilbao Basketen jarraituko du denboraldi amaierara arte, klubak ostegun honetan jakinarazi duenez. Bilboko taldeak 2020ko abenduan fitxatu zuen eskolta postuan jokatzen duen estatubatuarra, bi hilabeterako kontratuarekin. Bi aldeak akordiora iritsi dira, lotzen dituen kontratua sasoi bukaerara arte luzatzeko.

Bilbora iritsi denetik, 11 puntu eta 2 asistentzia erdietsi ditu Endesa Ligan, batez beste 28 minutu jokatuta. Txapeldunen Ligan, 10 puntu eta 3,7 asistentzia lortu ditu batez beste, baina Bilbao Basket txapelketatik at geratu zen asteazkenean.

Jenkins (Hendersonville, Tennessee, 29 urte, 1,93 metro) 2020ko abenduaren 15ean fitxatu zuen Bilbao Basketek, azken FIBA leihatiletan Estatu Batuetako selekzioarekin jokatu ostean.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;