Itxi

Bilbao Basket

Igandea 12:30etan

Gescrap Bizkaia-Estudiantes: Albiste on baten bila

ERREDAKZIOA

Hainbeste kostatzen ari zaien garaipena lortu nahi dute Gescrap Bizkaiak eta Asefa Estudiantesek Miribillan.

  • Gescrap Bizkaia Bilbao Basket. Argazkia: EFE.

    Gescrap Bizkaia Bilbao Basket. Argazkia: EFE.

Denboraldia hasi zenetik hiru garaipen eta bost porrot erdietsi dituzte bi taldeek. Bilboko taldeak hiru neurketa galdu ditu jarraian eta Madrilekoak bi. Taldeak sufritzen ari diren bolada txarrarekin bukatu nahi dute.

Emaitza nahiko irregularrak lortu dituzte eta faboritoa zein den zehaztea zaila da. Euskaldunek oreka lortu nahi dute, baina dinamika negatiboa handia da, ACBn zein Euroleaguean. Estudiantesek, bere aldetik, uztai azpian gabezi handia erakutsi du eta partidetako une garrantzitsuetan esperientzia falta nabari zaie.

Fotis Katsikaris baikor agertu da Gescrap Bizkaiaren etorkizunak, nahiz eta bolada txar batean sartuta egon. 'Taldea bultzatzeko unea' dela esan du 'egoerari buelta' emateko.

Madrildarrak Rodrigo de la Fuente jokalariaren debutaz baliatuko dira, denboraldi-aurre bikaina egin du eta konfiantzarekin dago. Taldearekin ondo moldatzen da, sistema ezagutzen du eta kantxako kideekin primeran elkar ulertzen da Rodrigo.