Bilbao Basket
Asteazkenean 21:00etan
Gescrap Bizkaia-Nancy: Bilbotarren lehen 'finala'
Erredakzioa
Batumek ez du azkenean Bilbon jokatuko, Portlandera itzuli behar baitu jokalariak NBAn lortutako akordioaren ondorioz. Fotis Katsikarisek zaleen babesa eskatu du.
-
Bilbao Basketen artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Gescrap Bizkaiak SLUC Nancy hartuko du asteazken honetan Euroligako partidan (21:00etan). Konfiantzarekin dago Bilboko taldea Gasteizen Caja Laboral mendean hartu eta gero eta mendekua hartzeko gogoekin, joaneko partidan Nancyren aurka galdu baitzuten.
A multzoko azken sailkatua da Gescrap, baina garaipen batek multzoa are gehiago berdinduko luke. Olinpiacosek Ulkerri egingo dio bisita eta Caja Laboralek Bennet Canturi.
Batumek ez du azkenean Bilbon jokatuko, Portlandera itzuli behar baitu jokalariak NBAn lortutako akordioaren ondorioz. Fotis Katsikarisek zaleen babesa eskatu du Nanciry aurre egiteko.