Bilbao Basket
97-57 Nancyri
Katsikaris: 'Garaipen handia da'
Erredakzioa
"Hemetik aurrera partida bakoitza final bat izango da, baina dena emango dugu eta taldeak beharrezkoa den konfiantza hartzea espero dut", adierazi du.
-
Gescrap Bizkaia-Nancy. Argazkia: EFE
Gescrap Bizkaiak garrantzia handiko garaipena lortu du Euroligan SLUC Nancyren aurka (97-75) eta Fotis Katsikaris entrenatzailearen ustez "garaipen handia" izan da. "Partida eta markagailua ona".
"Modu honetan irabaztea garrantzitsua zen. Hemetik aurrera partida bakoitza final bat izango da, baina dena emango dugu eta taldeak beharrezkoa den konfiantza hartzea espero dut. Indartsuagoak eta argiagoak izateko unea da", adierazi du greziarrak. Katsikarisen esanetan Raul Lopez izan da garaipenaren gakoetako bat.