Itxi

Bilbao Basket

Liga Endesa

Bilbao Basketek taldean beste positibo bat antzeman duela jakinarazi du

Agencias | EITB Media

Talde bilbotarrak jakitera eman duenez, covid-19agatik positibo berri bat antzeman du lehen taldean. Entrenamenduak eten ditu, eta jokalari, langile, zein teknikariei frogak egingo zaizkie.

  • Saskibaloiko baloia

    Saskibaloiko baloiaren irudia. Argazkia: EFE

RETAbet Bilbao Basketek jakinarazi duenez, "beste positibo bat antzeman da gure lehen taldean". Klubak publikatu duen komunikatuan, positibo eman duen pertsona etxean isolatuta eta osasun egoera onean dagoela gaineratu du. Talde bilbotarrak Regimantas Miniotasen baja izan zuen Valentziaren aurkako partidan, covid-19agatik positibo eman zuelako.

"Positibo berri honen ostean entrenamenduak eten egin dira, eta lehen taldea osatzen duten kide guztiei frogak egingo zaizkie datozen orduetan", adierazi du Bilbao Basketek.

Bizkaiko taldeak bi partida ditu aurreikusita aste honetarako, biak ala biak Bilbao Arenan jokatuko direnak; ostiralean Herbalife Kanaria Handiaren (18:30ean) aurka eta igandean San Pablo Burgosen (17:00etan) kontra.