Itxi

Bilbao Basket

Denboraldi baterako

Goudelock, Bilbao Basketeko jokalari berria

A. B. E. | EITB Media

Andrew Goudelockek 32 urte ditu, eta 1,91 metro neurtzen du. Hegaleko jokalari estatubatuarra Vilnius Rytas taldetik dator, eta urtebeterako kontratua sinatu du Bizkaiko taldearekin.

  • Andrew Goudelock

    Andrew Goudelock, Bilbao Basketeko jokalaria. Argazkia: @bilbaobasket

Bilbao Basketek Andrew Goudelock fitxatu duela iragarri du ostegun honetan. Hegaleko jokalari estatubatuarrak 32 urte ditu, eta 1,91 metroko neurtzen du. Denboraldi baterako kontratua sinatu du Bizkaiko taldearekin.

Goudelock Vilnius Rytas taldetik iritsi da Bilbora. Iragan denboraldian 14,2 puntu, 2,4 asistentzia eta 1,9 errebote partidako erdietsi zituen batez beste. Txapeldunen Ligan partidako 14,5 puntuko batez bestekoa lortu zuen. Jaurtitzen dituen hirukoen ehuneko 47,5a saskiratzen du.

NBAko Lakers taldean jokatu zuen Andrew Goudelockek 2011-2012 denboraldian eta Kobe Bryant izan zuen taldekide, besteak beste. NBAko Houston Rockets taldeko jokalaria ere izan zen. Europan, Unics Kazan, Fenerbahçe, Maccabi Tel Aviv, Olimpia Milan eta Reyer Venezia taldeetan ibilitakoa da.