Itxi

Bilbao Basket

ENDESA LIGA

Bilbao Basketek mailari eutsi dio (94-73)

EITB MEDIA

Alex Mumbruren taldeak abantaila gaindiezinarekin irabazi dio Juventuti Miribillan.

5:38
Bilbao Basket garaipena ospatzen

RETAbet Bilbao Basketek mailari eustea lortu du Miribillan Joventut aise garaitu ondoren (94-73), duela hamar egun bakarrik, oso zaila zirudiena.

Herbalife Gran Canariaren kontra galdu ostean ia Urrezko LEB Mailan zegoenean, Alex Mumbruren taldeak atzeratutako lau partidatatik hiru irabazi behar izan ditu eta Estudiantes galtzea itxaron, azkenean jaitsi den taldea.

Etxeko taldea kontzentratuta atera da eta 9-0 aurreratu da markagailuan, Jenkinsen bi hirukorekin eta Serronen beste batekin. Hala ere, Joventutek erreakzionatu egin du eta lehenengo laurdenaren amaieran markagailua irauli du, Brodzianskyri esker (15-19).

Bigarren laurdenaren hasieran, Tomicek saskiratzea egin du eta 'Penya' sei puntutara kokatu da (15-21). Honek bilbotarren alarmak piztu ditu, baina berehala Athinaiouk hiruko garrantzitsua egin du.

Grekoaren hurrengoak Bilbao Basket behin betiko aurreratu du markagailuan (26-25); eta Hakansonen beste hiruko batek 6 puntutako abantaila eman dio.

Baina Jenkinsen hirugarren faltak eta Parra eta Tomicen saskiratzeek (31-29) garaipenak lana eskatuko ziola gogoratu diote Bilbao Basketi. Dena den, ondorengo 10-0ak, Brodzianskyren jaurtiketa librea baino lehenago, 41-30eko markagailua utzi du atsedenaldirako.

Handik aurrera, beltzak saskiratzeak egiten hasi dira etengabe eta bukaera zoriontsua ziurtatu dute. 75-44 joan dira hirugarren laurdenetik eta 94-73 amaitu dute norgehiagoka.

Fitxa teknikoa:

94 - RETAbet Bilbao Basket (15+26+34+19): Hakanson (10), Jenkins (10), Serron (13), Kulboka (11) eta Balvin (10) -hasierako bostekoa-; Athinaiou (11), Brown (11), Reyes (6), Miniotas (6), Tote (2), Kljajic (4) eta Dos Anjos.

73 - Joventut Badalona (19+11+14+29): Bassas (11), Ribas (4), Parra (6), Morgan (5) eta Brodziansky (24) -hasierako bostekoa-; Ventura (6), Dawson (2), Lopez-Arostegui (2), Tomic (9), Parrado (2) eta Busquets (2).

Partzialak: 15-19, 41-30 (atsedenaldia); 75-44 y 94-73 (amaiera).

Epaileak: Emilio Perez, Vicente Bulto eta Joaquin Garcia. Kanporaturik gabe.