Itxi

Bilbao Basket

Laugarren fitxaketa

Bilbao Basketek Galan fitxatu du

A. B. E. | EITB Media

Alejandro Galan hegaleko pibotak 21 urte ditu eta 2,07 metro neurtzen du. Urrezko LEB Mailako HLA Alicante taldetik iritsi da Bilbora.

  • Alejandro Galan

    Alejandro Galan, Bilbao Basketeko jokalaria. Argazkia: EITB Media

Bilbao Basketek Alejandro Galan hegaleko pibota fitxatu du datorren denboraldirako. Extremadurako jokalaria Urrezko LEB Mailako HLA Alicante taldetik iritsi da Bilbora.

Galanek 21 urte ditu eta 2,07 metro neurtzen du. Bilbao Basketek datorren denboraldirako fitxatu duen laugarren jokalaria da. Lehenago, Gytis Masiulis hegaleko pibota, Valentin Bigote hegaleko jokalaria, eta eskolta postuan jokatzen duen Andrew Goudelock fitxatu baititu.

Bilbao Basketeko jokalari berriak 8 puntu eta 3,7 errebote erdietsi zituen batez beste iragan denboraldian liga erregularrean Alacanteko taldearekin, 9,4ko balorazioa jasota. Igoera play-offean marka horiek hobetu zituen (9,2, 3,7 eta 10,2).