Itxi

Bilbao Basket

Endesa Liga

'Beltzezko gizonek' Manresa azpiratu dute Miribillan

Erredakzioa

Lehen laurdena oso parekatua izan da, baina bigarrenean bizkaitarrek markagailuan aldea egin dute. Katsikarisen mutilek neurketa hautsi dute bigarren zatian.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

Fitxa teknikoa:

Gescrap Bizkaia (18+19+29+22): Jackson (8), Vasileiadis (15), Mumbru (13), Hervelle (6) y D'Or Fischer (6) -hasierako bostekoa-; Raul Lopez (8), Josh Fisher (5), Blums (21), Grimau (-), Banic (6), Mavroeidis (-) eta Mamadou Samb (-).

Asiggnia Manresa (18+9+17+16): Javi Rodriguez (6), Downs (7), Hanga (13), Doellman (9) y Asselin (10) -hasierako bostekoa-; Alex Hernandez (2), Gladyr (4), Achara (5), Palsson (4) eta Oriola (-)

Gescrap Bizkaiak aise irabazi dio Assignia Manresari (88-60) Miribillan. Katsikarisen jokalariek bigarren zatian partida hautsi dute eta Kataluniako taldea erreakzionatzeko gaitasunik gabe geratu da.

Lehen laurdena oso parekatua izan da amaierara arte 18-18. Hala ere, bigarren laurdenean markagailuan alde egin dute bizkaitarrek. Hamar puntuko aldearekin joan dira atsedenaldira.

Lehen zatian Mumbruk gidatu du bilbotarren jokoa 11 puntu sartuta. Era berean, Raul Lopez Katsikarisenen erasoko jokoaren zuzendaria izan da. Manresako taldean Asselinen eta Downsen jokoa goraipatu beharra dago, izan ere, Kataluniako taldea neurketan mantendu dute.

Hirugarren laurdenean, ordea, Gescrap Bizkaiak norgehiagoka hautsi du eta Manresa hondoratu egin da. Horrela, 'Beltzezko gizonek' 29-17ko partziala sartu diote Assigniari. Janis Blumsek ikaragarri jokatu eta bilbotarren astindua gidatu du azken bi laurdenetan. Vasileiadisek partida ona jokatu du errebotean eta saskiratzeekin taldeari lagunduz.