Itxi

Bilbao Basket

Osasun txostena

Goudelockek "zuntz haustura partziala" du ezker hankan, eta partida batzuk emango ditu jokatu gabe

EITB Media

Klubak ez du argitu Andrew Goudelockek zenbat denbora emango duen jokatu gabe, eta pronostikoa eboluzioaren araberakoa izango dela gaineratu du.

  • Andreu Goudelock

    Andreu Goudelock, Tenerife . Bilbao Basket partidan. Argazkia: EFE

Andrew Goudelock Surne Bilbao Basketeko jokalariak "zuntz haustura partziala" du ezker hankan, eta, ondorioz, partida batzuk emango ditu jokatu gabe. Jokalari estatubatuarrak min hartu zuen igandean Monbus Obradoiroren aurka jokatutako neurketan.

Klubak ez du argitu Goudelockek zenbat denbora emango duen jokatu gabe, eta pronostikoa eboluzioaren araberakoa izango dela gaineratu du. Obradoiroren kontrako norgehiagoka amaitzeko bi minutu eta erdi falta zirenean utzi behar izan zuen kantxa Andrew Goudelockek, lesioaren ondorioz.

Endesa Ligako lehen hamar jardunaldietan, Bilbao Basketen minutu gehien jokatu dituen jokalaria izan da Goudelock, baita puntu gehien erdietsi dituena ere.