Itxi

Bilbao Basket

Endesa Liga

Gescrap Bizkaia, susperraldiaren bila

Erredakzioa

Fuenlabrada hartuko dute Katsikarisen gizonek igande honetan (12:30) garaipena lortu eta titulu kanporaketetarako aukerei eusteko helburuarekin.

  • Gescrap Bizkaiaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Gescrap Bizkaiaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Gescrap Bizkaiak Mad-Croc Fuenlabrada hartuko du igande honetan Bilbao Arenan (12:30). Bilbotarrek susperraldia behar dute titulu kanporaketetarako aukerei eusteko. Jarraian hiru porrot jaso ditu Gescrapek Ligan: Murtzia, Bartzelona eta Joventut. Une honetan sailkapen nagusiko hamaikagarren postuan dira hamaika garaipenekin. Fuenlabradak bat gutxiago dauka, hamaika.

Gauzak horrela, hasieran uste baino zailago izango dute bilbotarrek play-offetarako txartela. Gainera, Roger Grimau eta, batez ere, D'or Fischerren bajak oztopo handia izan dira Katsikarisen bostekoetan.