Gizartea -

ArchDaily arkitektura webgunea

Bilbao Arena eta Biarritzeko Cité de l'Océan, urteko eraikinak 2011n

Kirol eraikinik onena izendatu dute Bilbao Arena, eta museo eta liburutegi sailean saritu dute Biarritzeko Cité de l'Océan.

Bilbao Arena pabilioia
Bilbao Arena eta Biarritzeko Cité de l'Océan, 2011ko urteko erakinak
Bilbao Arena pabilioia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Bilbao Arena pabiloiak eta Biarritzeko Cité de l'Océan erakinak ArchDaily arkitektura webgune ezagunaren 'Building of Year 2011' saria (2011ko urteko eraikinaren saria) eskuratu dute.

Kirol eraikinik onena izendatu dute Bilbao Arena, eta museo eta liburutegi sailean saritu dute Biarritzeko Cité de l'Océan.

Bizkaiko hiriburuko Miribilla auzoan dago Bilbao Arena pabiloia. ACXT-Idom enpresak sortu zuen, eta, erabilera anitzeko eraikina izan arren, Gescrap Bizkaia Bilbao Basket saskibaloi taldearen egoitza da.

Arch Daily webguneko jarraitzaileen botoek erabaki dituzte eraikin sarituak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea