Bilbao Basket
Etxeko lanak eginda
CSKA Mosku, Gescrapen hurrengo helburua
Erredakzioa
Moskun jokatuko ditu Gescrapek, asteazken eta ostiral honetan, Euroligako kanporaketaren aurreneko bi partidak.
-
Gescrap Bizkaiaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Gescrap Bizkaiak Euroligarekin hitzordua dauka aste honetan. CSKA Moskuren aurka neurtuko ditu indarrak Bilboko taldeak kanporaketa honetan eta aurreneko bi partidak asteazkenean eta ostiralean jokatuko dira, 21ean eta 23an hain zuzen ere. ETB1ek zuzenean eskainiko ditu biak, 17:15etik aurrera.
Bilbon jokatuko da, hilaren 28an, kanporaketaren hirugarren partida eta laugarren bat beharrezkoa izatekotan 30ean jokatuko litzateke. Bosgarrena (eta azkena) behar izanenez gero, Moskun jokatuko dute berriro.
Fotis Katsikarisen gizonek konfiantzarekin eta etxeko lanak eginda egingo diote aurre kanporaketari. Larunbatean Estudiantes gainditu zuten eta Endesa Ligako play-offetarako txartela lortzeko lehian jarraitzen dute.