Bilbao Basket
Endesa Liga
Gescrap, nagusi Kanaria Handiaren aurka (78-72)
Erredakzioa
Erraz nagusitu da Katsikarisen taldea aurreneko hiru laurdenetan, baina amaierarako bi minuturen faltan zortzira hurbildu da aurkari eta uste baino ahalegin handiagoa egin behar izan du Gescrapek.
-
Gescrap-Kanaria Handia. Argazkia: EFE
Fitxa teknikoa:
78 - Gescrap Bizkaia (25+17+19+17): Jackson (6), Blums (13), Mumbru (9), Hervelle (10) eta D'or Fischer (7) -hasierako bostekoa-: Raul Lopez (10), Vasileiadis (10), Grimau (1), Mavroeidis (7), Josh Fischer (5) eta Samb (-).
72 - Kanaria Handia 2014 (16+19+11+26): Bellas (6), Dowdell (11), Bramos (-), Nelson (13) eta Rey (9) -hasierako bostekoa-; Alvarado (2), Haynes (8), Beiran (11), Palacios (10), Savane (2) eta Elperigin (.).
Partzialak: 25-16, 42-35 (atsedenaldia); 61-46 eta 78-72 (amaiera).
Gescrap Bizkaiak Euroligako porrota ahaztu eta ligan dauka berriro ere burua jarrita. Gaur Kanaria Handia taldea hartu du mendean 78-72ko markagailuarekin.
Katsikarisen taldea izan da nagusi partidaren lehen zatian. 11-0eko partziala lortu dute aurreneko bi minutuetan, baina Kanaria Handia suspertu da eta markagailuan hurbildu da. Lehen laurdenaren amaieran, 25-16. Bigarrena parekatuago izan da, baina atsedenaldira zazpi puntuko aldearekin joan da Gescrap (42-35).
Hasiera batean uste baino garaipen landuagoa lortu du azkenean talde bilbotarrak. Abantail garrantzitsua lortu du markagailuan etxeko taldeak eta aurkariak amore emango zuela ematen zuen. Baina bi minutaren faltan, zortzira hurbildu da (78-70) eta Gescrapek uste baino ahalegin handiagoa egin behar izan du.
Janis Blums izan da partidako onena. 13 puntu egin ditu eta 10eko balorazioa jaso du.