Itxi

Bilbao Basket

Gescrap Bizkaia-Blusens Monbus

Blusens Monbus denboraldiko momenturik onenean helduko da Bilbora

Erredakzioa

Talde galiziarrak ACB Ligako azken hamar neurketetatik sei irabazi ditu eta Bilbao Arenan bolada onarekin jarraitu nahi du.

  • Fotis Katsikaris. Argazkia: EFE.

    Fotis Katsikaris. Argazkia: EFE.

Katsikarisentzat igande honetako partida zaila izango da, aurkaria "bolada onean" helduko baita. Bilbao Basketen entrenatzailearen aburuz, Blusens Monbus denboraldiko momenturik gozoenean dago. Izan ere, entrenatzailearen iritziz "Obradoirok  talde ona du" eta irabazi nahi izanez gero, "lehen minututik kontzentratuta" egon beharko dira 'beltzezko gizonak'.

Bilbotarrek aste osoa izan dute ligako norgehiagoka prestatzeko. Greziarrarentzat, "jokalariek entrenatu eta burua errkuperatu" behar zuten tentsio handiko azken asteen ostean.

Igandeko partidarako, Marko Banic jokatzeko moduan egon daiteke. Jokalariak CSKAren aurka min hartu zuen belaunean eta Kanaria Handiaren aurka jokatu gabe gelditu zen. Azken egunetan, ordea, Banicen tendinitisak hobera egin du.

Entrenatzaileak badaki Aste Santuak Bilbo Arena "ez betetzea" ekar dezakeela. Baina, hala ere, "partidak irauten dituen 40 minutuetan zaleek betiko moduan animatzea" espero du.