Itxi

Bilbao Basket

Miribillan (79-71)

Gescrapek Monbus mendean hartu du, baina majo sufrituta

Erredakzioa

Katsikarisen mutilek Galiziako taldearen gainetik pasa dira lehen laurdenean, baina gero abantaila galdu eta azken minutuetan dexente sufritu dute.

  • Alex Munbru Gescrapeko jokalaria. Argazkia: EFE.

    Alex Munbru Gescrapeko jokalaria. Argazkia: EFE.

Fitxa teknikoa:

Gescrap Bizkaia (27+14+13+25): Jackson (7), Blums (3), Mumbru (9), Hervelle (8) y D'or Fischer (16) -hasierako bostekoa-: Raul Lopez (7), Vasileiadis (20), Grimau (7), Mavroeidis (2) eta Samb (-).

Blusens Monbus (7+22+25+17): Andres Rodriguez (3), Ebi (3), Washington (17), Hopkins (6) y Lasme (6) -hasierako bostekoa-; Palacio (-), Bulfoni (9), Corbacho (12), Kendall (15) eta Junyent (-).

Partzialak: 27-7, 41-29 (atsedenaldia); 54-54 eta 79-71 (amaieran).

Gescrap Bizkaiak partida amaieran erabaki behar izan du (79-71), nahiz eta Blusens Monbusen aurkako neurketa hasiera ikaragarria egin Miribillan. Hala ere, norgehiagoka parekatu egin da bilbotarrek behera egin dutelako eta Galiziako taldeak erreakzionatu duelako.

Nahiz eta zailtasunetan sartu, Fotis Katsikarisen taldeak bolada onarekin jarraitzen du eta dagoeneko bost garaipen jarraian erdietsi ditu sailkapeneko laugarren postua lortzeko borrokan.

Talde bizkaitarra 23 puntuko (30-7) aldea izatera heldu da. Moncho Hernandezen taldeak ezin izan dio Gescrapen hasiera bikainari aurre egin. Gainera, partida amaieran falta bota dituzten saskiratze errazak huts egin dituzte neurketa hasieran.

Hala ere, Galiziako taldea erreakzionatzeko kapaz izan da eta azken laurdenean hiru aldiz markagailuan aurrea hartzeko gai izan dira.

Blusens partidan sartu da eta berdinketa lortu du hirugarren laurdenean (52-52, 54-54) eta laugarrenaren hasieran aurretik jarri da (54-56, 59-60). Orduan Washingtonen bosgarren falta heldu da eta Fischerrek bikain jokatu eta Gescrap garaipenera gidatu du.