Bilbao Basket
89-77
Gescrap Bizkaiak ez du kale egin Bilbao Arenan
Erredakzioa
Blancos de Rueda Valladolidi 89-77ko emaitzarekin irabazi dio. Lehen bi laurdenetan aurretik jarri dira bisitariak, baina atsedenaldiaren ostean jaun eta jabe izan da Bilbao Basket.
-
Gescrap Bizkaiak 89-77 irabazi dio Blancos de Rueda Valladolidi. Argazkia: EFE
Gescrap Bizkaiak ez du kale egin Blancos de Rueda Endesa Ligako azken sailkatuaren aurka eta, 89-77ko emaitzarekin partida irabazi dute. Garaipen honekin laugarren postuan kokatzen da talde bizkaitarra Lagun Aro eta Valentzia gainditu baititu sailkapenen. Hori bai, Valentziak partida bat gutxiago du asteburu honetan Eurocupeko finala jokatzen ari baita.
Lehen bi laurdenetan Blancos de Rueda Valladolid nagusitu da. Lehen laurdenean 0-19ko partziala lortu dute bisitariek eta hamalau puntuko aldea lortu dute (12-26). Bigarren laurdenean, ordea, Gescrap Bizkaiaren erantzuna iritsi da. Bilbao Basketek 22-6ko partziala lortuta aldeak murriztu ditu (36-39), baina bisitariak aldeko 36-41eko emaitzarekin joan ziren atsedenaldira.
Hirugarren laurdenean guztia aldatu zen. Jaun eta jabe izan zen Gescrap Bizkaia eta nagusitasun horren eraginez 13 puntuiko errentarekin bukatu zuen laurdena etxeko taldeak (71-58). Azken laurdenean, abantaila mantentzea lortu du Gescrapek eta arazo gehiegirik gabe garaipena eskuratu du (89-77).
Fitxa teknikoa:
89 - Gescrap Bizkaia (12+24+35+18): Jackson (4), Blums (2), Mumbru (17), Hervelle (6) eta D'or Fischer (2) -hasierako bostekoa-: Raul Lopez (14), Vasileiadis (17), Grimau (18), Banic (4), Mavroeidis (-) eta Josh Fisher (5).
77 - Blancos de Rueda Valladolid (26+15+17+19): Uriz (8), Diego Garcia (15), Jason Robinson (10), Nacho Martin (10) eta Borchardt (5) -hasierako bostekoa-; Udrih (2), Isaac Lopez (11), Songaila (11) eta Hernandez-Sonseca (5).
Partzialak: 12-26, 36-41 (atsedenaldia); 71-58 eta 89-77 (amaiera).
Epaileak: Perez Pizarro, Araña eta Sanchez Montserrat.