Itxi

Bilbao Basket

ENDESA LIGA

Hakansonek zuntz-haustura dauka, eta ezin izango du jokatu datozen asteetan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Alex Mumbru Bilbao Basketeko entrenatzaileak espero du jokalari suediarra "hilabete baino lehen" osatzea.

  • Hakanson saskira jaurtitzen, Joventtuten aurkako neurketan.

    Hakanson saskira jaurtitzen, Joventtuten aurkako neurketan. Argazkia: EFE

Ludde Hakason Surne Bilbao Basketeko jokalariak ez du parte hartuko Bilboko taldeak Rio Breoganen aurka larunbat honetan Lugon jokatuko duen partidan (20: 45), zuntz-haustura baten ondorioz.

Joko-antolatzaile suediarraren baja-epea "bilakaeraren araberakoa" izango da, baina litekeena da denboraldi batez taldetik kanpo egotea, Alex Mumbru entrenatzaileak berak asteburuko partidaren aurreko prentsaurrekoan baieztatu duenez.

Entrenatzaile katalanak esan du joko-antolatzaile suediarrak "aste batzuetarako" izango duela; alabaina, "hilabete baino lehen" osatuko dela espero du.

Horren ildotik, Mumbruk azpimarratu du Valentin Bigote frantziarrak taldea utzi izanak eta Hakansonen lesioak Bilboko taldearen erasoko jokoa murriztu duela, bien artean "24 puntu" sartzen baitzituzten. Ondorioz, gainerako jokalariek kopuru hori "ordezkatzeko aurrerapausoa" ematea eskatu du.